Zirkua lantzen gaude eta zirkuko pertsonaiak. Malabaristak asko gustatzen zaizkigu eta tailerra prestatu dugu.
Amak etorri dira gelatara eta beraiekin malabareetan ibiltzeko pilotak egin ditugu.
Behar den materiala:
- Koloreetako puztukiak
- arroza
- enbudo bat
-ondo pasatzeko gogoa! ;)
Hona hemen egun horretako argazkiak!
Pilotak eginda daude! orain, praktikatzera!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario